XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C) Testu biak zatituta eta nahastuta agertzen dira.

Binaka jarrita, saia zaitezte irakurgai biak bereizten eta ordenatzen:

HIRI IDEALA / ETXEORRATZAK

More-ren liburuak, latinez idatzirik. solasaldi baten tankera hartzen du, Raphael Hythlodayc, Peter Gilles adiskide flamandarrak eta autoreak berak Antwerpen-eko etxe batean lorategian egiten dutena.

Hythlodayc-k seinalatzen du bizimodua bidezkoagoa dela Utopiako uhartean, HAN komunikatzeari baitagokio jabetza, egungo Ingalaterran baino.

Oraingoz, etxerik altuenak, itsasoaren beste aldean daude, Estatu Bauetan, hain zuzen ere.

Etxe hauetan Euskal Herriko edozein herritan baino jende gehiago bizi da eta milaka lagun aritzen da lanean.

Arkitektoek (eskuaz konta daitezke HALAKO ETXEAK egiten ausartzen direnak) eta ingeniariek elkar lanean aritu behar dute, beti ere etxe horren kostua ordaintzeko prest dagoen norbait aurkitzen badute jakina.

PUNTU HORI frogatzeko, Utopiako herri ondarea deskribitzen du.

Arreta berezia jartzen da BERTAKO HIRIEN ARKITEKTURA ETA PLANGINTZAren azalpenetan:

Beren eraikuntzak onak dira, eta hain elkarren berdintsuak dira non karrikaren alde osoak etxe bakar baten itxitura daukan.

Etxeorratzak edo zeruharraskariak deitzen dira mendiak baino altuagoak izan daitezkeen etxetzar handi horiek.

Jainkoari edo indarrean dagoen legediari edo HEMENGO ARKITEKTO ETA INGENIARIen ezgaitasunari esker, inguru honetan ez dago HORRELAKORIK.

Moro-ren hiri idealean DENAK dira adituak nekazaritza kontuetan.

Haurrek eskolan ikasten dute eta landara egiten dituzte bidaiak.

Jende guztia dago prest uzta-garaian elkarri laguntzeko.

Hiriaren biztanlegoak gora egiten badu, ez dute lorategien gainean eraikitzen, baizik eta beste hirietako hutsuneak betetzen dituzte edo, herri bat eraikitzen dute biztanleek lur eremu eta erabili gabeko asko daukaten hurrengo lekuan.

Kaleak gero eta estuago bihurtzen dira, eguzkia ezkutatuz, nekez iritsi baitaiteke bideraino; milaka eta milaka lagunek lan egiten dutenez gero, autoz betetzen da kalea; insegurtasuna sortzen da, etab.

Badira BESTELAKO KOSTUAK ere, nekez neur daitezkeenak: horrelako edifizioetan leihoen ondoan dauden langileek bakarrik ikusten dute eguzki-argia (Twin Towers direlako bi dorreetan 100.000 langiletik gora daude); zaborra biltzera etortzen diren kamioiak lehenbiziko solairuetan biltzen dutenarekin betetzen dira; etxebizitzak egiteko aprobetxatzen diren edifizioetatik umeak ezin dira kalera atera eta anitzetan hamar urte bete arte HANTXE atxekitzen dituzte, etab.

HORREGATIK, etxeorratz berrien proposamenak egiteko orduan sikologoak ere arkitekto eta ingeniarien ondoan jartzen dira.

Karrikek hogei oineko zabalera dute; etxe guztien atzeko aldean lorategia dago... etxe guztiek ate bat badute kalera eta beste bat etxe atzean lorategira daramana...

BEREN ARTEAN jabegorik ez dutenez, gizaki oro libre da edozein etxetara sartzeko.

Hamar urtez behin gutxienez, etxeak elkarren artean trukatzen dituzte sailka.